Iruñea
San Fermin jaiak
Sanfermin festak jai alai eta ireki batzuk eskaintzen dizkio bisitariari, non besteenganako errespetua gordetzen duen bitartean normaltasunetik kanpoko edozer onartua den, berau tradizio bihurtuz. Inor ez da inoiz atzerritar sentituko Iruñeko sanferminetan, jai izpirituak bederatzi egunez itzali gabe irauten bait du. Iruñean, festa hitzak zentzurik zabalena hartzen du: bihurrikeria, dantza, otoitz eta bitxikeriaz jositako 204 ordu.
Festa honen sorrera denboran galdu den arren, XIII eta XIV. mendeetako kronika batzuetan San Fermin festak aipatzen dira dagoeneko. Munduko ospea 1926. urtean Ernest Hemingway Nobel saridun amerikar idazleak The Sun Also Rises argitaratu zuenean heldu zitzaion. Gaur egun, San Ferminak jai ofizial eta herrikoiaren arteko nahasketa bat dira, erlijioso eta profanoaren artekoa, bertako jendearen eta atzerritarren artekoa, zaharraren eta berriaren arteko nahasketa, ordena eta zoramenaren artekoa.
Iruñea, San Fermin-en bizilekua
Pompeyo KA 75. urtean eratu zuen lehenengo Iruñea, erromatar kanpamendu bat bailitzan. Geroztik, bere herialdearen historian zehar erreferentzi puntu bat izan da. Gaur egun ere, San Fermin patroiaren ohorez ospatzen diren 9 eguneko jaiak direla eta, zoriontasunaren hiriburua bezala ezagutzen da Iruñea mundu osoan.
