Kiliki Mandarin laguntaldea
Nor gara?
2005. urtean, Txinan bizi ziren nafar talde bat San Ferminak gertu zirelaz konturatu ziren eta birritan pentsatu gabe, etxetik Shanghaira bitarteko 10.000 kilometrotik gorako distantziari muzin eginez, festak ospatzeko antolakuntzari ekin zioten.
Honela, San Fermin festak ospatzeko helburuarekin, indarrak batu zituzten Kiliki Mandarin laguntaldea sortzeko, Txinako peña sanferminzale bakarra (orain arte, behintzat).
Kiliki Mandarin taldea Shanghai hirian bizi diren hamar lagunen ilusio osoz sortu zen, Txinaraino Iruñeako zatitxo bat ekartzeko asmoz. Izan ere, nafatorrantzat ez bait da mundu osoan San Ferminak bezalako festarik!
