2008ko Sanferminak heldu dira!!!
Heldu
dira. Hemen daude 2008. urteko Sanferminak. Badira lau urte ekimen hau
hasi zenetik, eta urtez urte gure festa hobetzen saiatzen gara Kiliki
Mandarineko partaideek. Laugarren afari sanferminero honetan parte
hartzera gonbidatzen zaitugu:
NOIZ: 2008ko uztailak 5ean, larunbata.
ORDUA: 20tatik aurrera.
NON: La Verbena Jatetxea, Pudong-en, Huangpu ibaiaren ertzean, Perlako Dorrearen ondoan.
HELBIDEA: 2967 Lujiazui West Lu, Bei Bing Jiang Da Dao
请带我去陆家嘴西路2967号,北滨江大道
MAPA ikusi
Festaren sarrerak 250 RMB kosta du, eta jatetxearen sarreran erosi daiteke. Prezio honen truke afaria, edariak (ardoa, garagardoa ta freskagarriak gau osorako), zapia ta faja izango dituzu. Ospaketan parte hartu nahi duzuen guztiek zuen izen-abizenak eta email helbideak bidali Uztailak 3a baino lehen, hurrengo helbidera: kiliki@elkilikimandarin.com.
Kiliki Mandarin taldeak "kontrabandozko" txistorra, musika, festa ta sanferminetako girorik beroena ekarriko du Shanghaira. Zuek arropa txuriak besterik ez dituzue ekarri behar, jatetxeko sarreran zapi gorria ta faja emango bait zaizkizue.
Gainera, gure sanferminetan Kukuxumusuk Kiliki Mandarin peñari diseinatutako kamisetak erosteko aukera izanen duzue, 100 RMBren truke. Diru hau Txinako Itxaropena Proiektura bideratuko dugu, non Shanghaiko bi gazteen ikasketak ordaintzen ari ditugu azken hiru urtetan zehar. Zuei esker, laister bukatuko dituzte haien ikasketak!
